XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nekazari arazoak

Igandean eiztarietzaz zerbait azaldu genuen eta bai ixtillu ederra jarri ere beroyen artean.

Batzuk ziyoten ordaña edo erantzuna emango zutela; jarri, jarri, ta txerrimunin paltik ez dezute izango.

Beste batzuk ziyoten egiyak zirala baño aurrerantzean ere oraindaño bezela ibilliko zirala.

Eta nik esaten det orain: ¿Guk orain arte bezela utziko altzaituztegu? Etzait ondo iruditzen beintzat orain arrte bezela erriyaren mende, nagusiyaren mende ta azkenik eiztariyen mende egon biarra.

Guk ere noizpait asi bear degu geren buruaren jabe gerala azaltzen.

Lapurretatzaz zerbait azaldu genuen eta orain beste era batera egiten dituzten kalteak azaldu bear ditut; guztiak ezpadira ere batzuk beintzat bai.

Ez guaz eiztarien aurka edo kontra oyek egiten dituzten, kaltien aurka baizik.

Galeperrak edo gilloyak etortzen diranean beintzat belar soro edo alpapa soroetan gelditzen dira orain uda azkenean, eta eiztariyak or dijoaz zakur bana edo bina artuta ta... ¡zenbat eiztari!; emen, Ernani ta Urnieta barrunbian gutxienaz berroigeita amar bai.

Egin zagun kontu bada igande goiz batean ateratzen dirala guztiak ta... ¡a zer trilluba gure lur pixkak! ¿Eta zer arrapatu? danen artean dozen erdibat galeper ez, batentzat aña apari ozta-ozta.

Guk nekazariyak obe genuke eiztari guztiai apariya pagatu ta ez ditezela eizera atera.

Baña azkar erantzungo dizute, ¡apiziyua adiskide, apiziyua...! Ondo dago apiziyua baña igarotako udaran mundu guziko eiztari onenak Donostia'n izan diran arren nekazariai ez digute endrerorik eman.

Eizerako apiziyo edo griña ori asetzeko Donostia'n Gulamendi edo Igeldo'n jarri omen dute toki bereziya.

Ia bada emen inguruko eiztariyak, zuek ere Ayuntamentutatik edo pasia kobratzen dutenetatik zer edo zer ateratzen dezuten sayatu.

Gulamendi bezelako leku bat gertutzen.

Guk antzerki edo beste edozein jolas tokira sarrera bear badegu zerbait ordainduta izaten gera.

Zuei berriz Diputaziyoan edo Gobiernuan eizerako pasia edo eskubidea kobratu ta gure soroetan ibilli.

Ori etzayo ondo iruditzen.

LASARTE'KO EUSKO NEKAZARI BATI.